Enkarterrialde Landa Garapenerako Alkartea
  Ginkanak
 

 
 
 

Enkarterrialde, eskualde-garapenerako elkarteak, elkarren jarraituko bigarren urtez eta igarotako edizioaren arrakasta handia ikusita Burdinmendi Ginkanak berriz antolatzen ari da. “Enkarterriko altxor bila” goiburupean, ongi izateko gogoa, eskualdearen ezagutza, trebetasuna eta gaitasunak garrantzi handia duten abentura honen emaitza izango diren sariz jositako kutxa eta aztarna bila ekitaldi honetako parte hartzaileek ibilbide desberdinak egin beharra izango dute.

Ginkanak atal desberdinetan bananduta egongo dira:

 

Burdinmendi Ginkana Natura: 2008ko irailaren 20an ospatuko da. Oinez egingo da, abiapuntu bat izango du eta parte hartzaileen artean ausaz banatuko diren joan-etorriko hiru ibilbide desberdin burutuko dira. Ibilbide honek 3 ordu inguruko epea izango du eta argazki makina, jantzi erosoa eta izatekotan iparrorratz bat ere eramatea beharrezkoa izango da.

 

Burdinmendi Ginkana Itzulia: 2008ko irailaren 27an ospatuko da. Atal honetan taldeek euren autoz, ebatzi beharreko froga eta aztarnez seinalatutako ibilbide bati jarraituz altxor handi bat izango duen azken kutxa bukaerako froga bezala izango duenera iritsi arte eskualdetik zehar ibiltzean datza. Ekintzak talde-trebetasunera bideratuta dago eta ez azkartasunera, zeren bide-hezkuntzan kontzeptuak errespetatu beharra dago eta horregatik ibilbidearen egikaritzarako gutxieneko denbora bat ezarriko da. Ginkana honetarako auto bat eta argazki kamera besterik ez dira behar, baina Enkarterriko eskualdeari dagokion oinarrizko ezagutza batzuk izatea gomendagarria da.

 

Burdinmendi Ginkana Alegiazkoa: 2008ko urriaren 13an ospatuko da. Ginkana hau ikastetxeei begira antolatuta dago eta adin-tarteka banandu izan da. Aste betean zehar erabaki beharko duten fase bakoitzeko froga bakardun hainbat fasetan aurrera egitean datza. Azken froga bezala webaren ekintzetariko bat garatzean eta baita ekintza horri buruzko argazkiak ateratzean datza.

 

Burdinmendi Ginakaren edozein modalitatetan izena eman ahal izateko info@burdinmendi.org posta elektronikora mezua igorri edo  94 610 95 90 telefonora deitu beharra dago.

 
 

2008 urtean zear, Enkarterrialdek Burdinmendi –Enkarterri eta Ezkerraldeko parke didaktikoa- proiektuaren bitartez, adin talde ezberdinentzako Ginkanak antolatuko ditu, proiektuan parte hartzen duten 15 udaletako festa eta azoketan zear.

Azoketan, 3 fitxetako froga idatziak osatu beharko dira; jaietan ordea Burdinmendiren iniziatiba berrearen bidez, BURDINXENDA.

Burdinxenda izeneko jokuaren bitartez (4x4 metroko zorua), Enkarterrietako toki izkutuenei buruzko altxorrak ezagutuko dituzte bertan parte hartzen duten pertsonek.

 

KONTSULTA ITZAZU GINKANEN DATAK www.burdinmendi.org WEB ATARIAN. 

 
  Hoy habia 1 visitantes (4 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis