Enkarterrialde Landa Garapenerako Alkartea
  Tokiko Agenda 21
 

Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, etengabea eta parte hartzekoa da, non debatearen eta hausnarketaren bidez, biztanleek identifikatuko dituzten gure inguruko espazioko ingurumen, gizarte eta ekonomi arazoak. Azken baten helburua da gure bizi kalitatea hobetzeko behar diren neurriak eta proiektuak proposatzea, betiere ingurumena hondatu gabe eta beste komunitateak kaltetu gabe, baita urruti badaude ere.

 

www.al21.biz

 
 

Garapen Jasangarriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategia (2002-2020) agirian jasotzen dira euskal gizarteak lortu behar dituen ingurumen jomugak, egungo bizi kalitatearen maila egokia bermatzeko lortu beharreko helmugak finkatzeko betiere etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe. Estrategia-ren barruan hartu duen konpromisoetako bat da 2006an EAEko 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztiek, banan-banan nahiz eskualdeka, Tokiko Agenda 21 programa diseinatua edukitzea.

 
 

Hauek dira Tokiko Agenda 21 inplementatzeko prozesuko urratsak:

    • Motibazioa eta sentsibilizazioa
    • Herritarren partaidetzako foroak
    • Ekonomi, gizarte eta ingurumen diagnostikoa
    • Garapen jasangarriko ekintza plana
    • Garapen jasangarriko planaren jarraipena eta ebaluazioa
 

 
  Hoy habia 1 visitantes (1 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis