Enkarterrialde Landa Garapenerako Alkartea
  Jarduerak
 

Jarduerak

 

Tokiko agenda 21 EKINTZAK: 2007ko urtea

Tokiko agenda 21 enkarterri-meatzaldea sarea

   Enkarterrialde-k eta Abanto eta Zierbena, Galdames, Ortuella, Karrantza Harana eta Zallako Udalek 2007rako Enkarterri-Meatzaldea toki agenda Sarea izeneko egitasmo berrearen baitan onartutako tokiko agenda 21aren ekintza-planen benetako ezarpena bultzatzeko lankidetza hitzarmena izenpetu dute.

 

www.al21.biz

 

 

   Enkarterrialdek, Udalsarea 21ean ezarritako gidalerroak eta 2002-2020 Garapen Iraungarriaren Euskal Ingurugiro Estrategian ezarritako helburu estrategikoekin bat eginez aipatutako Udelerrietan Enkarterri-Meatzaldea Sare berria dinamizatu eta koordinatu egingo du. Hitzarmenak urteroko indarreangotasuna du, eta IHOBE-Udalsarearen Idazkaritza Teknikoaren laguntza (Iraungarritasunerako Udalen Euskal Sarea) eta baita bere kideak direnena ere izango du.

 

2004-2006 Ekitaldia


Udaltalde 21 Enkarterri-Ezkerraldea

   Enkarterrialde izan da Abanto eta Zierbena, Barakaldo, Galdames, Ortuella, Portugalete, Sestao, Karrantza Harana, Trapagaran eta Zallako tokiko agenda 21aren erakunde dinamizatzaile, sustatzaile eta koordinatzailea. 2004ko maiatzetik 2006ko abendura arte,  Bizkaiko Foru Aldundiaren eta IHOBEren lankidetzaz, gorago aipatutako udalek parte hartu duten Udaltalde 21 Enkarterri-Ezkerraldearen bitartez Enkarterrialdek, beste askoren artean, ondoren zehazten diran ekintzak bultzatu, bermatu  eta laguntzeari ekin dio:

1.      Udalerri bakoitzeko ekonomia, giza eta ingurugiroari buruzko diagnostikoa gauzatu.

2.      Udalerri bakoitzeko tokiko agenda 21aren Garapen Iraunkorrari buruzko Ekintza Planaren elaborazioa.

3.       Herritarren parteidetzarako foroak (udalerri guztien artean 40 forotik gora)

4.       Herritarren partaidetzarako neurri bezala postontzi berdeak jarri izana

5.      Weborri iragartzailea sortu eta baita www.al21.biz herritarren parteidetzarako kanala ere tecnología berrien erabileraren eskutik (tokiko agenda 21ari buruz erabilgarria den lehendabiziko web-a)

6.      Ingurugiroari buruzko astea. Aste berdea eta Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarraren ospakizuna.

7.      Tokiko agenda 21-ari buruzkok komunikazio eta hedapenarekiko kanpaina ugari (agiriak, bideoak, DVD-ak,…)

8.      Toki aldizkari eta komunikabide birtualetan hainbat artikulu eta iragarkizunen publikazioa.

9.      Politikoei eta udal teknikariei emandako heziketa

 
  Hoy habia 1 visitantes (3 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis