Enkarterrialde Landa Garapenerako Alkartea
  Parte hartzeko bideak
 

Parte hartzeko bideak

 

Zure iritziak zure udalerriko bizi kalitatea hobetzen lagun dezake, TOKIKO AGENDA 21-aren bitartez.

Tokiko Agenda 21etako partaidetzak bide bat irekitzen du eguneroko hausnarketarako eta ekintzarako; hiritarrei ez ezik eragile ekonomiko eta sozialei ere aukera ematen die beren lehentasunak adierazteko eta gaur egungo nahiz etorkizuneko bizi kalitatea hobetzera zuzendutako ekintzak antolatzeko, udalerrian horrela garapen jasangarrirantz aurrera egiteko.

 

www.al21.biz

Zuen iritziak eta iradokizunak jasotzeko asmoz, Tokiko Agenda 21eko buzoi berdeetan utzi ditzakezue horiek. Horretarako, etxeetan jasoko dituzuen txartel berde batzuk sartu behar dituzue gutunontzietan; udaletxeko Informazio Departamentuan ere eskura ditzakezue txartelak.

Beste alde batetik, zure udalerriko bizi kalitatea hobetu nahi baduzu, Tokiko Agendaren web orrian zure iritzia eman dezakezu hiritarren iritzia jakiteko egindako inkestan.

Inplementatze prozesu honetan hiritarren partehartzeko foroak egingo dira, hemen  udalerriko beharrak identifikatuko dira, gero udalerriko egoera hobetzeko burutu beharko liratekeen ekintzak definituko dira eta amaitzeko ekintzak nola burutu behar diren zehazteko dira.

 

 
 

 

 

Pertsona guztien parte-hartzea funtsezkoa da, baita zurea ere!

ZUK ERE parte har dezakezu TOKIKO AGENDA 21ean, eta horretarako dituzu:

 

 
  • TOKIKO AGENDA 21-eko FOROA
  • BUZOI BERDEA
  • WEB: www.al21.biz

 
  Hoy habia 7 visitantes (10 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis